Project Details

QR kodeak era errazean jar daitezke kartel, produktuen etiketa, erosketa ticket eta abarretan. Kode hauek, mugikorretatik ikusteko egokituta dauden web orrietara sarrera zuzena  ahalbidetzen dute, eta azken hauetan gauzatzen da zozketa. Erabiltzaileak, QR kodea irakurri eta web orrian ematen zaizkion aginduak jarraitzea besterik ez du egin behar.

Zozketa aukera hauetariko  batzuk edo guztiak hartuz diseina deiteke:

  • Partehartze formularioa: Mikro web orriak partehartze formulario bat izango du, bertan erabiltzaileari datu pertsonalak eskatuko zaizkio, zozketan parte hartu ahal izateko.
  • Kodeak baliozkotzat jotzea: Zozketan parte hartzeko batzuetan beharrezkoa izango da koderen bat sartzea, erosketa egin dela frogatzeko.
  • Zozketa: Datu pertsonalen erregistroa egin eta gero, promozioak irauten duen denboran zehar eta modu zorizkoan sariak banatuko dira. Normalean, sari bat banatu aurretik erabiltzaileak sartutako datuak balioetsiko dira, erabiltzaile bakoitzak sari bat baino gehiago jaso ez dezan. Gainera, saria jasotzeko koderen bat erakustea eskatzen duten zozketetan, web orritik zuzenean erabiltzaileari sms bat bidaltzeko aukera egongo da.
  • Multimedia edukia: Aurreko guztiaz gain, mogukorretatik ikusteko egokitutako web orrian edozein motatako edukia gehitu daiteke. Esate baterako bideoak, abestiak, errezetak..