Project Details

Aplikazio honen bitartez, +dendak elkarteko kide diren establezimenduetako azken eskaintza, berri, tendentzia, denda irekiera, ordutegi aldaketa zein bestelako edozein informazio kontsultatu ahal izango duzu.
Aplikazioak ondorengo atalak eskaintzen ditu:
– Kideak: Atal honetan dendei buruzko informazioa azaltzen da. Telefonoa, e-maila, helbidea, ordutegia zein gainerako edozein motako informazio erabilgarria klik bakarra eginez, behar den momentuan eskura.
– Bilatzailea: Erosi nahi dugun produktuaren izena sartu, “marrubiak” adibidez, eta honek herriko zein establezimendutan eros dezakegun agertuko digu. Dendak aurkitzea ere posible da.
– Mapa: Herriko kale-izendegia aurkezten digu, gure inguruan dauden dendak topatzeko aukera ematen digularik.
– Eskaintzak: Kategorietan ordenaturik, herriko dendetan dauden eskaintzak erakusten dizkigu. Eskaintzez gain dendari buruzko informazioa ere azaltzen da.
– Agenda: Elkarte zein dendariek antolatutako ekintzak bistaratzen ditu, lekua, ordutegia eta delako informazioa azaltzeko aukera emanez.
– +dendak: Elkarteari buruzko informazioa jasotzen duen tartea.
Durango (Bizkaia) eta inguruetako merkataritza, hostalaritza eta zerbitzuak klik batera!
appStoreIcongooglePlayIcon

Client: Durangaldeko Merkatari eta Ostalari elkartea”