textoBluetoothEUS
Bluetooth-a irrati-maiztasun bidez gailu desberdinen artean ahotsa eta datuak transmititzeko haririk gabeko komunikazioa ahalbidetzen duen mundu-mailako estandarra da. Eremu urbiletan (100>) gailuak komunikatzeko aukera paregabea da, eskaintzen duen energía kontsumo minimoagatik eta inplementazio kostu bajuengatik batipat.
Gaur egun Smartphone eta Tableten gehiengo handiak Bluetooth bidez komunikatzeko gai dira. Horregatik, Skuran, gure telefonoa edota gure tableta inguruan ditugun gailuak maneiatzeko herraminta bihurtzearen zale amorratuak gara. Gailu hauen artean imagina dezakegun ia edozein aparailu elektroniko, elektrodomestiko, gadget… egon daiteke.

Eta zuk zer maneiatu nahi zenuke zure telefonotik?

textoNFCEUS
NFC eremu gertuko haririk gabeko komunikazio teknologia da, gailu ezberdinen artean datuak modu sinple, intuitibo eta errazean transmititzea ahalbidetzen duena. NFC-ek dituen erabilera anitzen artean ohikoenak pertsonen zein objetuen identifikazioa eta datu kantitate txikien transmisioa dira.
Skuratik , makinen, piezen zein imagina dezakegun beste edozein objeturen indentifikaziorako NFC erabiltzea proposatzen dugu. Modu honetan, gure Smartphone edo Tablet-a identifikatu beharreko elementura urbiltze hutsarekin esku artean izango dugu elementu horren inguruan behar dugun informazio guztia, bide batez, denbora errealean informazioa sortu, bidali eta kontsumitzea ahalbidetuz. Horrela, prozesu asko optimizatu ditzakegu denbora, kalitate eta errekurtso aldetik, egunero aurkitzen ditugun oztopo asko modu erraz eta eraginkor batean saiheztuz.

Zure negozioan imaginatzen duzu?